Beherapena!
Erraldoi eta buruhandien karta jokoa + Abentura erraldoia liburu bilduma
Original price was: 36,00€.30,00€Current price is: 30,00€.
Eskuratu Erraldoi eta buruhandien karta jokoa eta Abentura erraldoia liburu bilduma:
Erraldoi era buruhandien karta jokoa
49 karta, 7 familia, erraldoi eta buruhandiak protagonista. Euskal Herri guztitik etorritakoak: Sanferminetako familia, familia mitologikoa, buruhandien familia, lanbideen familia, pertsonaia ezagunen familia, kirolarien familia eta “Abentura Erraldoia” ipuin-bildumaren familia. Bertan aurkituko dituzu familien karta-jokoa eta memoria jokoa
Solte erosteko hemen
Abentura erraldoia: Hegan (2. zenbakia)
Erraldoiak hegan? Hori ezinezkoa da! Alajainetako haurrek jaietan bat ikusi zuten, ordea. Nola liteke? Abentura berri honetan, Izarrek, Ainubik eta Etxahunek aspaldi-aspaldi gertatutako kontuak ezagutuko dituzte. Eta, orain bai, erraldoi hegalariak badaudela sinetsi beharko dute gurasoek.
Solte erosteko hemen
Abentura erraldoia: Salba dezagun kalejira (1. zenbakia)
Alajainetako jaiak badatoz, baina aurten inork ezin ditu erraldoiak kalean dantzatu. Jaiak bai, erraldoirik ez? Ezta pentsatu ere! Izar, Ainubi eta Etxahun kosta ahala kosta ahaleginduko dira festetan gehien maite duten kalejira salbatzen. Saiatu modu batera eta saiatu bestera, sinesteko zailak diruditen gauzak ere gertatuko dira herrian. Baina… lortuko ote dute?
Solte erosteko hemen
Gozamen erraldoirako pentsaturiko pack-a!












