Deskribapena
Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.
Liburua bi zatitan banatzen da. Lehen zatian informazio orokorreko gaiak lantzen dira: ura, argia, lurra, ongarriketa, buruhausteak, gaitz eta izurriteak, nor norekin, egutegiak (erein, landatu, uzta), konposta, baratzeko lanak… Bigarren zatiko edukiak landareen 40 fitxa dira eta fitxa bakoitzean azaltzen dira: oinarrizko premiak, uzta, trikimailuak, gaitz eta izurriteak, historia eta kultura… Honetaz gain, sendabelarren fitxa sorta, euskarazko eta latinezko hiztegia eta abar luze bat.
—
SOLASALDIAK ETA TAILERRAK
Baratzearen inguruan hitzaldia edo tailerra antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: bizibaratzea@bizibaratzea.eus
—
Jakoba Errekondo (Usurbil, 1961) paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa
naturaren eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko gizartearentzat,
baita komunikatzaile trebea ere. Hainbat hedabidetan aritzen da landare, paisaia, baratzezaintza,
lorezaintza eta abarri buruz. Dagoeneko sei liburu idatziak ditu.
—
Erlazionatutakoak:
“Bizi Baratzea liburuaren aurkezpen nagusia Donostian (2015)”
“Bizi Baratzea liburuaren solasaldia Ainizan (Bideoa, 2015)”
“Bizi Baratzea liburuaren aurrerapena eskuratzeko aukera”
Liburuaren formatua: 200 orrialde, 20 x 25 cm.
Oharrak: Jakoba Errekondok sinatuta jasotzeko aukera dago. Oharretan aipua zehaztu mesedez.