Txori urdinak

16,00

Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik.
Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna, hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.

 

Eskuragarri

Kategoria

Deskribapena

Egilea: Zigor Olabarria Oleaga
Argitaratze data: 2021/11/28
Orrialde kopurua: 212
Neurriak: 130×200 mm

Zigor Olabarria Oleaga (Gasteiz, 1977) Kazetaritza lanean aritzen da ARGIAn. Kartzelarekiko eta kultura punitiboarekiko kezka aspalditik datorkio, espetxeen aurkako eta preso sozial zein politikoen aldeko mugimenduetan aritua da. Liburuaren oinarrian dauden elkarrizketa saio luzeak 2020ko azaroan eta abenduan izan zituzten Olabarriak eta Cobosek, kalean, Cobos baldintzapeko askatasunean zela. Azken detaileak bisita eta gutunen bidez zehaztu dituzte, 2021eko ekainetik, ezustean, Cobos espetxean baita berriro ere.

Erlazionatutakoak:

“Preso sozial eta politikoen arteko zubiei balioa ematen die Santi Cobosek” Zigor Olabarria Oleaga, Txori Urdinak liburuaren egilea (ARGIA, 2021-11-28)

Podcasta I: Santi Cobos, nola irabazi kartzelari (ARGIA, 2021-11-29)

Podcasta II: Txori Urdinak liburuari ahotsa jartzen (ARGIA, 2021-12-20)

 

Informazio gehigarria

Pisua 0,1 Kg

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Erosketa Saskia19
Abentura erraldoia Pack-a
-
+
Bizi Baratzea Orria 2: 2025eko uda
-
+
Ilargia eta landareak 2026 urteko lanen agenda
-
+
Bizi Baratzea Orria 1: 2025eko udaberria
-
+
Bizi Baratzea Orria 3: 2025eko udazkena
-
+
Erraldoi eta buruhandien karta jokoa
-
+
Gakoak 2025
-
+
Bizitza baten txatalak
-
+
Sendabelar baratzea
-
+
Bidean
Bidean14,00
-
+
Batura partziala
206,00
Guztira
206,00
Jarraitu erosten
19