Pribatutasun politika – datu pertsonalen babesa
Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Komunikazio Biziagoa, S.A.L. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Kontrakoa adierazten ez badiguzu, zure datuak epe zehatzik gabe kontserbatuta izan daitezke, zurekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua burutzea eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa dira.
Zure datuak Ametzagaiña Taldea osatzen duten empresei komunikatuak izan daitezke, beti ere zerbitzua hobetzeko asmoarekin eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.
Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-ek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari “Interesdunen eskubideak” atalean azaltzen den moduan.
Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta Pribatutasun Politika honetan adierazitakoa onartu egiten duela.
Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean edonoiz egin dezakezu gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, enpresara jo dezakezu, helbide honetan: Zirkuitu Ibilbidea, 2, Industrialdea 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria (T: 943 371545) edota helbide elektroniko honetara: idazkaritza@argia.eus. Eskariarekin batera nortasun agiri baten kopia bidali beharko duzu. Zure eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Segurtasun-neurriak
Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-ek, datu pertsonalak tratatzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Beti ere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalen babesari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileari argi adieraziko zaio segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-en erantzukizunpekoak.
Trafiko-datuak
Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-en webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, besteak beste, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Aipatutako helburua lortzeko, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.
Indarraldia
Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den,
erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.