argia

Gizarte gaiak

Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat

 

Bidea Helburu taldeak Euskal Herriko eta nazioarteko 500 ekintza eta gertaera jaso ditu liburu batean. Antimilitarismoa, genero bereizkeria, ingurugiroa, giza-eskubideak, Euskara…. eta beste gai askorekin lotutako ekimenen kronika laburrak dira, kronologikoki bilduak. Garai klasikoan hasi, XIV mendean zerrenda hazi eta gure garaira iritsi arte.

Sabino Ormazabal Elola da liburuaren egilea, eta Manu Robles-Arangiz Institutuaren laguntzaz argitaratu da. Xabier Anzak, Lakabeko Mabel Cañadak eta Bartzelonako ekintzaile diren Gabriela Serra eta David Fernándezek egin dituzte hitzaurreak.

 

Ezaugarriak:

  • Egilea: Sabino Ormazabal Elola
  • Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orrialde kopurua: 176
  • Edizio urtea: 2011
10,00 €