argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Elkartasuna eta autogestioa Grezian

     2011ko udan  Antonio Cuesta Greziara heldu zen, herrialdea bere historia garaikideko boladarik latzena bizitzen ari zen momentuan. Langile mugimendua eta eragile sozialak pil-pilean ziren une berean. Era batera edo bestera, borroka politiko eta sindikalen berri eman zuten komunikabide handienek. Ez zen horrela izan baina, auzo mailan sortu ziren hainbat eta hainbat ekimenen kasuan. Kronika soila baino azterketa zabal eta sakonagoa idazteko bizpahiru saiakera egin zituen, eta azkenik,  Manu Robles-Arangiz Institutuak liburua argitaratzeko aukera eman zion.

Ezaugarriak:

  • Egilea: Antonio Cuesta Marin
  • Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza:Euskara
  • Edizio urtea: 2014
  • Orrialde kopurua: 102

 

Oharrak

Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.