argia

Ingurumena

ARGIA
jendearentzat musutruk

Ekonomiaren trantsizio ekologikoa. Zergaitik? Zertarako? Nola?

        Lana banatzeak eta enplegu berdeak Euskal Herrian izango lukeen eraginaz dihardu Florent Marcellesik (Angers, Frantzia, 1979) Ekonomiaren trantsizio ekologikoa. Zergatik? Zertarako? Nola? ikerlanean, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratua.

Bizi dugun krisiak birmoldatze sozial eta ekologikoa eskatzen du. Energia urriko gizarte eredu bateranzko trantsizioan gara, eta langileoi interesatzen zaigu trantsizio hau gehiengoak adostutako modu planifikatu batean egitea. Liburuak trantsizio hori Hego Euskal Herrian nolakoa izan daitekeen marrazten du. Gure indarrak esango du nahi dugun trantsizio hori lortuko dugun edo ez.

Ezaugarriak:

  • Egilea: Florent Marcellesi
  • Argiratzailea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2013

 

Oharrak

Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.