argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Emantzipazioa feminismorik gabe?

      Silvia Piris: 2015eko den martxoaren 8an ELA sindikatuak antolatutako ekitaldian du sorburua testu honek. Feminismoarekin eta feminismotik begiratzeak, eraikitzeak eta ekiteak duen garrantziari buruz egin zen gogoeta ekitaldi hartan; eta erakunde politiko mistoek, duintasuna, berdintasuna eta justizia oinarritzat harturik, gaur egungo sistema eraldatzeko egiazko apusturik egiten duten ala ez eztabaidatu zen. Alde horretatik, gure uste sendoa da nekez egingo dugula aldaketa sakonik eta aurrerapausorik, baldin eta ez badiogu irmotasunez aurre egiten munduko biztanleriaren erdiak emakume izate hutsagatik jasaten duen mendekotasunegoerari.

Ezauagarriak:

  • Egilea: Silvia Piris
  • Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orrialde kopurua: 39
  • Edizio urtea: 2015

 

Oharrak

Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.