argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Langile klasea eta alternatiben sarea

     Erresistentzia eta alternatiben eraikuntza, biak behar ditu langile klaseak. Pobreziari, prekarietateari, desberdintasunei, langabeziari, bazterketari aurre egiteko eta nahi dugun mundu berria sortzen joateko ezinbestekoak dira sindikalismo eta kooperatibismo eraldatzailea, ekonomia sozial solidario eta eraldatzailea... Behar dugun aliantza honetan aurrera egiten jarraitzeko asmoz osatu du Manu Robles Arangiz Institutuak Gai Monografiko hau.

Ezaugarriak:

  • Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2016

 

Oharrak

Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.