argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Zer lan behar ditugu nahi dugun gizartea eraikitzeko?

     Heldu da garaia gure buruari galdetzeko zer zentzu daukaten gure lanek, zer onura ekartzen diguten, ezinbestekoak diren ala ez..., lanean hainbeste energia eta esfortzu inbertitzen duen gure gizarte honetan. Gure lanpostuek ere islatzen dute, izan ere, zer gizarte-eredu ari garen elikatzen edo defendatzen, edo zer gizarte-ereduren mende gauden, horri buruzko kontzientzia-mailak desberdinak diren arren. Gaiaz hausnartzeko argitaratu zuen liburuxka hau Manu Robles Arangiz Institutuak.

Ezaugarriak:

  • Egilea: Juan José Castillo, Ruth Caravantes Vidriales, David García Aristegui, Chus González García, Rocío Lleo Fernández.
  • Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2014

 

Oharrak

Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.