argia

Elikagaiak

Eguzki-lore likorea

Likore magikoa, lore magiko baten sustraitik destilatua. Eguzki-lorearen sustraiaren zaporeak gorputza eta arima biltzen ditu. Eguzki-lore likoreak unean-unean egoteko gonbidapena egiten dizu. Zer zaren gogora ekartzen dizu, eta zure ahalmena zaintzera eta lantzera gonbidatzen zaitu. Dastatu ezazu bakarrik zaudela edo partekatu ezazu maite dituzunekin, momentu hori erritu eta magia momentua bihurtuz. Graduazioa: 30º.

PROPIETATEAK

Likoreak eguzki-lorearen propietate hauek ditu: diuretikoa da, katarro eta gripearen kontrakoa, kolagogoa (behazuna kanporatzen laguntzen du), hipertentsio arteriala, antibiotikoa (karlinaren oxidoa dela eta), gosea eragiten du, digestiboa, urdailerako egokia libragarria (bere printzipio mingotsei esker).

 

LIKOREA DASTATZEAREN ESPERIENTZIA
Hotz edatea gomendatzen da, 3ºC eta 5ºC bitartean. Edaten duzunean, nabarituko duzu nola geratzen zaizun aho sabaian eguzki-lorearen zaporea. Probatzen duzun lehenengo aldian harrituta geratuko zara, izan ere, ezin da bere zaporea katalogatu eta ondorio hau baino ez duzu aterako… eguzki-lorearen zaporea du. Apartekoa, magikoa, desberdina. Partekatu momentua: magia eta erritua, presentzia, maite duzuna zaintzea.

Oharra: Bidalketa gastuak: 6,00 € 

19,00 €