argia

Ingurumena

Eguzki-lore xaboia

 

Zaindu, babestu eta mimatu zure azala. Eguzki-lore xaboiak azal sentiberak, lehorrak eta gorrituak hidratatu eta lasaitu egiten ditu. Xaboi hau artisau eran egina dago eta eguzki-lorea, ilena, artemisia eta almendra gozoak erabili dira horretarako. Azal delikatuenak babestu eta elikatu egiten ditu eta, aldi berean, baltsamo-efektuaren bidez erlaxatu egiten du, harmonia eta oreka espirituala erantsiz. Zaindu zeure azala eta gehien maite dituzun pertsonena eguzki-lore xaboiarekin.

ERABILERAK

   Heldu, ume eta haurtxoen azal sentibera egunero garbitzea eta zaintzea.
   Aromaterapia, lasaitu, erlajatu eta orekatzeko.
   Dermatitisa, hazkurea eta zauriak dituzten azalen tratamendu berezia
   Erredura arinak dituzten azalen eta eguzkitan denbora luzean egon diren azalen tratamendua eta errekuperazioa

 

KONPOSIZIOA ETA PRINTZIPIO AKTIBOAK

Eguzki-lore xaboia ORBAYUk egiten du artisau eran Maghúrentzat, eguzki-lorea, ilena, artemisia eta almendra gozoak erabilita. Hidrato, landare olio eta olio esentzial guztiak ekologikoak dira.

Xaboi guztiak, eskuz eginda daudenez, desberdinak dira eta haien itxura, kolorea, testura edota pisua (80-100 g) pixka bat aldatu daitezke.

  • Oharra: Bidalketa gastuak: 6,00 €