argia

Makilak

Euskal Makila, inskripzioa

Makila euskaldunen tradiziozko bastoia da, mendez mende mantendu den teknikarekin eskuz landua.

Behealdea, euskal motiboak dituen letoi, alpaka edo zilarrezko txintxola batez estaltzen zaio. Goialdean adar azalezko girtena darama, larruzko txirikordatze batez inguratutako hodi baten bitartez sendotua.

Euskal Makila oroigarri preziatua da gure artean. Aukeratu zure Makila eta eskain iezaiozu ohore egin nahi diozun horri.

Kartoizko estutxe batean bildurik bidaliko da.

  • Inskripzioa: Makilaren goiko zorroan espazio bat erabiltzen da bezeroak artisauari eskatutako esaera bat grabatzeko. Normalean eskaintza motzak izaten dira, hitz gutxikoak baina esanahi handikoak. Inskripzioa goiko zorroan egiten da. 38 karaktere gehienez. Gehiago badira mesedez kontsultatu.

 

Eskaera egirako garaian oharretan inskripzio pertsonalizatua idatzi. Eskaera telefonoz ere egin daiteke  943 371545 zenbakira deituz.

 

20,00 €