argia

Makilak

Euskal Makila, luxuzko kutxa

  • Luxuzko kutxa: 69,00 €

Larruarekin egindako estutxea. Eskaera telefonoz ere egin daiteke 943 371545 zenbakira deituz.

 

 

Makila euskaldunen tradiziozko bastoia da, mendez mende mantendu den teknikarekin eskuz landua.

Behealdea, euskal motiboak dituen letoi, alpaka edo zilarrezko txintxola batez estaltzen zaio. Goialdean adar azalezko girtena darama, larruzko txirikordatze batez inguratutako hodi baten bitartez sendotua.

Euskal Makila oroigarri preziatua da gure artean. Aukeratu zure Makila eta eskain iezaiozu ohore egin nahi diozun horri.

Kartoizko estutxe batean bildurik bidaliko da.

Osagarriak:

  • Inkripzioa: Makilaren goiko zorroan espazio bat erabiltzen da bezeroak artisauari eskatutako esaera bat grabatzeko. Normalean eskaintza motzak izaten dira, hitz gutxikoak baina esanahi handikoak. Batzuk tipiko bilakatu dira, eta beste batzuk beren originaltasunarengatik nabarmentzen dira. Hauek dira makiletan irakurri daitezkeen esaera batzuk:( Erosketa egiterakoan, oharrak atalean idatzi aukeratutako esaldia)

 Hitza hitz

 Hitzemana zor,

 Ihes etsaiak

 Nerekin beti zuzen,

 Nere bideko laguna

 Nerekin inoren beldur

 Nere laguna eta laguntza.

 

 

Oharra:

 

Jasotzeko epea: 10 egun makila tradizionalentzako eta 15 egun ohorezkoentzako. Makilak stockean egon daitezke. Kontsultatu honako telefono zenbakira deituz: 943 371545 ( 8:00-15:00)

Oharrak

Oharra: Jasotzeko epea kontsultatzeko 943 371545 telefonora deitu.

69,00 €