argia

Eguzki-lorearekin egindakoak

Eguzki-lore opari sorta AMALUR

Hauxe esan zuen AMALURREK: “Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko baitute.”Eta AMALURREK eguzkiaren lorea sortu zuen babes-zaindari moduan, zaintzaren, indarraren eta ahalduntzearen ikur moduan. AMALUR opari sortak honakoak ditu: “Eguzki-lorearen hazia” bitxia egurrezko bitxiontzian eta hazi hegoduna, opari formatuan. Zeure buruari oparitzeko, beste inori oparitzeko, “Zaindu maite duzun hori"

 

AMALUR OPARI SORTA honako hauek osatzen dute:

 

  •    Eguzki-lorearen hazia” bitxia egurrezko bitxiontzian
  •    Hazi hegoduna
  •    Opari formatu berezia

“EGUZKI-LOREAREM HAZIA” BITXIA

Hazia zu zeu zara. Maghúrentzat diseinatutako bitxia eguzki-lorearen hazian inspiratuta dago. Hazia guztiaren sorburu da guretzat. Bitxi honek babesa ematen dio jantzita daramanari, eta lagundu egiten dio iluntasunari aurre egiten. Bitxia zahartutako zilarrezko diseinu berdingabea da, Andrea Baragaño metalaren artisauak egina. Bitxi honen inspirazioa eguzki-lorearen hazia da. Andreak eguzki-lorearen haziaren edertasunaren muina bereganatu du. eta, “Zaindu maite duzun hori ” Maghúren mezuaren sentsibilitatearekin bat eginez, pieza aparta eta desberdin bat sortu du. Bitxi berezi hau zahartutako zilarrez eginda dago eta 40 mm-ko diametroa du. Soinean daramanak bukaera ematen dio.

 

BITXIA GORDETZEN DUEN EGURREZKO KUTXA

Aparteko bitxi honentzako aparteko kutxa bat nahi genuen. “Eguzki-lorearen hazia” bitxia gordetzen duen egurrezko kutxa propio diseinatu du Maghúrentzat Javier Sanz artisauak (Ilex Talla). Bitxiontzi bakoitza artisau lana da, oso zaindua eta arreta handiz egina, Maghú unibertsoko guztia bezalaxe. Artisau lan hutsa da zedrozko kutxa hauek egitea; pieza bakarra erditik ebakita osatzen da kutxa (erdi bat tapa da eta bestea, oinarria). Kutxa ixteko, neodimiozko bi iman pare erabiltzen ditu artisauak, “Eguzki-lorearen hazia” bitxia gorde eta zaintzen duen kutxa guztiz itxiko dela bermatzeko.

HAZI HEGODUNA

Hazi nimiño hau oso ederra da, eta eguzki-lorearen magia, ahalmena eta jakinduria ditu barnean. Norberaren esentzia aparta, inorena ez bezalakoa eta ahalduna irudikatzen du. Barruan denok dugun ahalmena adierazten du; ahalmen hori onartu egiten dugu eta zaindu, landu eta guztiz garatzera gonbidatzen zaitugu. Zarena onartzen du; zaindu ezazu eta jakinarazi iezaiozu munduari. “NIK AHAL DUT”

 

Oharrak

 Bidalketa gastuak: 6,00 €