argia

Komikiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

I am Pellot komikia

Asisko Urmenetak eginiko komiki liburuska. Pellot kortsario hendaiarra protagonista duen Biba Festa komikia. Kapitulu hauek biziko ditu, besteak beste, Pellotek: Euzkotartaroak, Aymeri Picaud, Oxalde, Ternua, pilotari intsumitua, ardoari jarritako bertsoak...

1996an argitaratu eta ARGIArekin batera banatu zena.

Ezaugarriak:

- 50 orri. 20cm X 28cm neurrikoak.

- Zuri-beltzean eginiko irudiak.

Bidalketa gastuak: pasa ARGIAren egoitzatik bila, edo bidalketa 3 euro inguru kostatuko zaizu.

Oharrak

Eskaera egiterakoan "Oharrak" atalean azaldu beharko duzu nola eskuratu nahi duzun aukeratu duzun produktua:

A/ ARGIAra bila etorriko zara ( ordutegia: 08:00-14:00, Industrialdea 15, Lasarte-Oria, Gipuzkoa)

B/ Mezulariaren bitartez jasoko duzu eta eskura ordainduko diozu bidalketa gastua.

* Idatzi zure  telefono zenbakia eta mezularia zurekin harremanetan jarriko litzateke eguna eta ordua zehazteko.

Ordaindu beharreko kopurua: (5 kilo arteko eskaera)

  • 20 km-ko ingurunea: 5,00 €
  • Gipuzkoa: 7,00 €
  • Bizkaia eta  Araba: 8,00 €
  • Nafarroa: 9,12 €
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: 10,12 €

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.