argia

Besteak

ARGIA
jendearentzat musutruk

San Telmo Museorako sarrera

 Donostiako San Telmo Museorako sarrera  bat eskuratu dezakezu.

San Telmo Museoa 1902an inauguratua zen eta Euskal Herriko museorik zaharrena da; alabaina, gaur egun berrituta eta helburu berriekin datorkigu. Museoaren fondo gehienek euskal gizartearekin lotura dutela kontuan izanik, San Telmo berritu egin da Euskal Gizartearen eta Herritarren Museo bihurtzeko.

Oharrak

Sarrera posta arruntez jasoko duzu ARGIA jasotzen duzun helbide berean.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.