argia

Lepokoak

Eguzki-lorearen arantza zilarrezko katearekin

Eguzki-loreak babesa emateko duen indarraren irudia da “Eguzki-lorearen arantza” bitxia. Zilarrezkoa da eta haziak estaltzen dituzten arantzak irudikatzen ditu bitxiak, hau da, arantzek eguzki-lorearen haziak estaltzen dituzte euren heltze prozesuan, oskol gaindiezin moduko bat eratzen dute lorearen bihotza zainduz eta babestuz. Bitxi hau berez da zaintza eta babesaren ikurra, eta soinean daraman pertsonari energia eta ahalduntzeko indarra ematen dio.

DISEINUA
“Eguzki-lorearen arantza” bitxia zilarrezko diseinu berdingabea da, Andrea Baragaño metalaren artisauak egina. Bitxi honen inspirazioa eguzki-lorearen arantza da. Andreak eguzki-lorearen arantzak babesa emateko duen indarra irudikatu du, pieza berezi, aparta eta desberdin bat sortuz.

 

AURKEZPEN FORMATUAK
  Zilarrezko katea.

Oharrak

 Bidalketa gastuak: 6,00 €