argia

Kazetaritza

ARGIA
jendearentzat musutruk

Hitzak. Zeruko ARGIAko 60ko hamarkadako elkarrizketa hautatuak

Pilar Iparragirrek Zeruko ARGIAtik bildutako elkarrizketa hautatuak. Besteak beste, honako pertsonaien hitzak irakurri ahalko ditugu:

Angel Iribar, Atano X, Benito Lertxundi, Blas de Otero, Etxaniz tar Nemesio, Gabriel Aresti, Jorje Oteiza, Jose Luis Zumeta, Lekuona tar Manuel, Mikel Laboa, Miren Jone Azurza, Pablo Sorozabal, Ugalde tar Martin, Xabier Lete...

Ezaugarriak:

- 190 orri zuri-beltzean. 13 cm X 21 cam.

- Argazki historikoz jantzia.

- 2001ean argitaratua.

Liburu honi buruz informazio gehiago:

- Nagore Irazustabarrenak egindako aurkezpena.

 

Oharrak

Eskaera egiterakoan "Oharrak" atalean azaldu beharko duzu nola eskuratu nahi duzun aukeratu duzun produktua:

A/ ARGIAra bila etorriko zara ( ordutegia: 08:00-14:00, Industrialdea 15, Lasarte-Oria, Gipuzkoa)

B/ Mezulariaren bitartez jasoko duzu eta eskura ordainduko diozu bidalketa gastua.

* Idatzi zure  telefono zenbakia eta mezularia zurekin harremanetan jarriko litzateke eguna eta ordua zehazteko.

Ordaindu beharreko kopurua: (5 kilo arteko eskaera)

  • 20 km-ko ingurunea: 5,00 €
  • Gipuzkoa: 7,00 €
  • Bizkaia eta  Araba: 8,00 €
  • Nafarroa: 9,12 €
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: 10,12 €

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.