argia

Ikus-entzunezkoak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Gu gara euskal prentsa. Hautu baten kronika 1976-2006

Udako Euskal Unibertsitateak kaleratutako DVDa.
 

Jose Inazio Basterretxea EHUko irakaslea aritu zen koordinatzaile lanetan. Berak azaldu zuenez, dibulgaziozko proiektua da: "Lanak gogoratu nahi dio aldarrikapen urte hura garai hartako gazteari, berak bizi izan zuen eztabaida hura. Bestetik, DVDak gaur egungo gaztea jarri gura du euskal komunitate linguistikoaren historiaren pasarte batean. Euskarazko prentsa ez da hirurogeita hamaseian jaiotzen, jakina. Baina bere emantzipazioa aldarrikatzen du urte horretan".

Basterretxea koordinazio lanetan aritu da, baina DVDaren zama EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikasle talde batek eraman du: «Iturri ezberdinetatik edan dugu eta bilketa sakon bat burutzea derrigorrezko egin zaigu», diote ikasleek. Jasotako testigantzak asko lagundu dietela nabarmendu dute DVDaren egileek.

DVD-rom interaktiboa
DVDa interaktiboa da, lotura eta leiho ezberdinez osaturik baitago. Telebista filmaketak, soinu grabazioak eta dokumentu idatziak uztartu dituzte bertan. Prentsaren aldarrikapenaz gain, irratiak eta telebistak izan zuten papera aztertzen du UEUk argitaratutako lanak.
 
Oharrak

Eskaera egiterakoan "Oharrak" atalean azaldu beharko duzu nola eskuratu nahi duzun aukeratu duzun produktua:

A/ ARGIAra bila etorriko zara ( ordutegia: 08:00-14:00, Industrialdea 15, Lasarte-Oria, Gipuzkoa)

B/ Mezulariaren bitartez jasoko duzu eta eskura ordainduko diozu bidalketa gastua.

* Idatzi zure  telefono zenbakia eta mezularia zurekin harremanetan jarriko litzateke eguna eta ordua zehazteko.

Ordaindu beharreko kopurua: (5 kilo arteko eskaera)

  • 20 km-ko ingurunea: 5,00 €
  • Gipuzkoa: 7,00 €
  • Bizkaia eta  Araba: 8,00 €
  • Nafarroa: 9,12 €
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: 10,12 €

 

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.