argia

Argitalpenak

Gasteizko gaztetxea 30 urte

Hau ez da nire 30 urteko bizitzaren AUTObiografia.
Hau KOMUNgrafia bat da.
 
Komunean argitaratua izan baita hamarnaka esku, buru eta bihotz arteko elkarlanean.
Komunean ditugun hamaika bizipen eta istorio jasotzen dituelako. Zuk, nik, gure auzoak, gure hiriak, gure herriak.
Komunean idatzita dagoelako, nire patioko komun-zuloan. Gure genealogia ez da palazioetan edo unibertsitateetan hasten, estoldetan eta ertzetan aurkituko duzu.
 

Sentimendu Gaztetxeroa. Herrigintzak ondutako identitate kolektiboetako bat. Beste kidetasun-sentimendu asko bezain polita eta indartsua, bezain miseriatsua eta kontraesankorra. Gurea, besterik ez, horrenbeste. Horixe usainduko duzu orriotako gertakizun eta borroketan. Bere argi-itzaletatik, orainaldian eta etorkizunari begira borrokan jarraitzeko ilusioen, sentsibilitateen, moduen eta arrazoien kontrabandorako erreminta bezala ulertua.

Ezaugarriak:

- Egilea: Gasteizko Gaztetxea.

- 376 orri, koloretan.

- Argazki eta marrazkiz hornitua.

 

Hemen irakur dezakegu liburuaren aurkezpenaren kronika.

 
Oharrak
12,00 €