argia

Poltsak

Lilita Poltsa

Egilea: Gorane Guillen– Gora Kat

https://gorakat.eus/

Egilearen azalpenak:

“«Lilita» izena gertuko pertsona berezi bat horrela deitzen zutelako aukeratu nuen.

Ezkontza baterako eskuko poltsa berezi bat eskatu zidatenean soinekoaren antzeko marrazki bat egin nion eta, horrela, nortasun handiko pieza bilakatuta jaio zen «Lilita».

Esku-poltsak dira, baina zintzilik ere eraman daitezke. Tiranteek mosketoiak dituzte, beraz, egunaren arabera erabaki dezakezu eskuan eraman edo sorbaldan eseki.”

Neurriak: 28cm x 20cm

Erabilerak: Esku-poltsak dira, baina zintzilik ere eraman daitezke.