argia

Ingurumena

Landareak Lantzen 2019

Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu... Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza?. Izan ere, zenbat lan! Hemen duzu urte osoan egin beharreko lanen egutegia, sasoi bakoitzari, hilabete bakoitzari eta ilargialdiari lotuta. Era berean eta gure lanak ikasteko bide izan ditzagun, lan bakoitza noiz eta nola egiten dugun jasotzeko aukera  ematen du gida honek. Zenbat aldiz gertatu zaigu: hazia nondik ekarri genuen ahaztu edo noiz erein genuen edo zein ongarri eman genion ez gogoratzea... Ikasteko bide  onena egindako lan guzti-guztiak ahal den eta zorroten jasotzea da. Jaso eta ikasi.

Aurtengo gaia: baratzeko lan-tresnak.

Jakoba Errekondok sinatuta jasotzeko aukera: Oharretan adierazi sinatzea nahi dela, eta nori eskainia den liburua, bere izena ere aipatzeko.

Informazio gehiago:

- Landareen notak idazteko pentagrama artikulua.

Oharrak
Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua
12,00 €