argia

Laminak eta mapak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Bizi Baratzea lamina 32

Altza Porrui liburua egin zuten, Jakoba Errekondorekin batera, komikilari hauek: Asisko Urmeneta, Unai Iturriaga, Mattin, Ainara Azpiazu "Axpi", Antton Olariaga, Zaldieroa, Unai Gaztelumendi eta Joseba Larratxe.

Geroztik, hainbat herritan eskaini izan dute KomikHitzaldia, eta momentuan sortutako marrazkiak dira honako hauek.

Mila esker ilustratzaile hauei, euren sormen lanak ARGIA Jendeari emateagatik. Izan daitezela, herritarrok ARGIA sendotzen jarraitzeko pizgarri.

Ezaugarriak:

- Egilea: Mattin.

- Kartoi gogorrean eginak

- Neurriak: 35 zm x 50 zm.

Oharra:

Ostegunero 10:00etan horrelako bi irudi jarriko ditugu webgune honetan, ARGIA Jendearentzako musutruk. Bakoitzak irudi bakarra hartu ahalko du, gainerako ARGIA Jendeari aukera emateko.

Oharrak

Eskaera egiterakoan "Oharrak" atalean azaldu beharko duzu nola eskuratu nahi duzun aukeratu duzun produktua:

A/ ARGIAra bila etorriko zara ( ordutegia: 08:00-14:00, Industrialdea 15, Lasarte-Oria, Gipuzkoa)

B/ Mezulariaren bitartez jasoko duzu eta eskura ordainduko diozu bidalketa gastua.

* Idatzi zure  telefono zenbakia eta mezularia zurekin harremanetan jarriko litzateke eguna eta ordua zehazteko.

Ordaindu beharreko kopurua: (5 kilo arteko eskaera)

  • 20 km-ko ingurunea: 5,00 €
  • Gipuzkoa: 7,00 €
  • Bizkaia eta  Araba: 8,00 €
  • Nafarroa: 9,12 €
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: 10,12 €

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.