argia

Argitalpenak

Ilargiaren egutegia 2019

Horma egutegia da. Nekazaritzari lotutako argazki deigarriz eta ondorengo edukiekin osatua:

  • Jakoba Errekondoren eskutik baratzea, fruitu arbolak eta basoko lanak hilabetero modu laburrean azalduta.
  • Pello Zabalak aukeratutako esaerak.
  • Hilabetero ilargiaren posizioaren berri ematen du: Ilgora/Ilbehera eta Ilberri/Ilzaharra.
  • Maria Thunen egutegi biodinamikoarekin eguneko joera zehazten du: fruitua, sustraia, hostoa eta lorea.
  • Nekazaritza ekologikoari eta ilargiaren eraginari buruzko argibideak ere ematen dira.

Neurriak: 34 zentimetro zabaleran eta 24 zentimetro altueran (horman jarritakoan, altuera 48 zentimetrokoa da).

Egileak: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ARGIA-Bizi Baratzea, Biharko Lurraren Elkartea eta NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua, elkarlanean.

Oharrak
Oharrak

Eskaera egin eta bi aste baino gutxiagoko epean jasoko da egutegia

  4€ko bidalketa gastuak gehitu behar zaizkio egutegiaren prezioari

5,00 €