argia

Eskulangintza

ARGIAren egutegiaren euskarria eguzkilorearekin

ARGIAren egutegia dotore paratzeko euskarria. Haritz zurez eta burdinez egina.

Eskegitzeko: Atzean gakoa du, horman eskegitzeko.

Funtzio anitz: Egutegia eutsi eta ingurua apaintzeaz gainera, boligrafoak eskegitzeko aukera ematen dute egurrezko zatiaren bi alboetan dauden bi zuloek. Iltzeetan zintzilikatu daitezke giltzak, egutegitik gustatu zaizkigun orriak, edo beste hainbat gauza.

Eskuz egina: Karlos Irazu Muñoa eskulturgileak ARGIArentzako egina. Eguzki-lore bakoitza bakarra da, denek tamaina eta tankera antzekoa badute ere.

2019ko ARGIAren egutegi takoa opari jasoko duzu euskarria erosita.

50,00 €