argia

Ingurumena

Zuhaitzak Euskal Herrian

Euskal Herrian, orok egunero ikusten ditugu zuhaitzak. Nehork ez du ukatuko baitezpadakoak direla. Hurbiletik so eginez heltzen gira famatuenen ezagutzera. Bainan badira bertze zonbaitzu arrotzago zauzkigunak, gure herrian berean izanik ere. Horrek erran nahi du badugula zer ikas zuhaitz mota bakotxaren berezitasunetaz, dela bere izaitea, dela bere gaitasunen aldetik.

HEMEN Elkarteari iduritzen zaio gaurko mundu hiritartuan ere "modernoan" ez dadin gal, gure arbasoen ganik heldu jakintza horrek merezi duela izkiriatua izaitea, beren jakitatea sakontzeko gogoa duten euskaldun guzien helmenean uztea.

Obra hunen bitartez, Aita Adrien GACHITEGUY-k egiazki laguntzen gaitu zuhaitz ezberdinen bizi baldintzak hobeki ulertzen, heien onuretaz hobeki baliatzeko eta heien gehiago maitatzeko gisan. Besteen artean, mozkin bat emaiten duten arbola fruitudunak ez ditugu ahantzi.

Hala beharrez Aita LHANDE-ren hiztegia ondoan atxikiz eta astia hartuz irakur ezazue eskuartean dauakzun liburu hau. Zure probetxu izanen baita, ez zauzu segurki dolutuko.

20,00 €