argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Demokrazia sindikaturik gabe? DHL-Mercedeseko langileek EZETZ esan diote eskala bikoitzari

Eskuetan daukazun Jon Las Herasek egindako lanak, DHL-Mercedeseko hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren nondik norakoak aztertzen ditu. Baina ez da negoziazio baten kronika soil bat. Gorrotoaren kronika bat ere bada. Kapitalismoak, bere indarra mugatzen duen edozer gorrotatzen du: demokrazia, sindikalismoa eta kontra boterea.

Ezaugarriak:

  • Egilea: Jon Las Heras
  • Argitaletxea: Manu Robles Arangiz Institutua
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orrialde kopurua: 22
  • Edizio urtea: 201

 

Oharrak

Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.