argia

Literatura

Lekore literatur aldizkaria

LEKORE gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da.

LEKORE 2015eko udazkenean sortu zen eta urte bereko neguan atera zen argitara 0 zenbakia, aurkezpen gisara.Jane Iturbe da aldizkariaren zuzendaria eta ITU banda dago proiektuaren atzean, 2013ko bere sorreratik lau fanzine eta hainbat proiektu bultzatu dituen literatur banda, oraingo LEKORE honetaz aparte.

LEKORE aldizkariak egun euskaraz idazten ari diren gazteentzako plaza izan nahi luke. Testuak literatur lehiaketetara aurkeztera edo kaxoietan hautsa hartzera kondenatu baino, geurea sentituko dugun proiektu batean argitaratzeko aukera eman nahi genieke idazle gazteei. Beraz, ITU bandakideenez gain, hainbat konplizeren testuz hornituta dago LEKORE. Fikzioa, poesia, saiakera, kronika, elkarrizketa, antzerkia… biltzen ditu, besteak beste.

Argitaratze-maiztasuna urtean hiru zenbakikoa da: udaberria, udazkena eta negua. Aldizkarian kolaboratu nahi lukeen orok ere badauka aukera webgunearen bidez bere  testuak bidaltzeko.

Oharra:

  • Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua
7,00 €