argia

Gizarte gaiak

"Fake News"-ak ez dira atzo goizekoak

Gezurraren erabilera politikan oso zaharra da baina “Fake News”-ak adierazpidea hautatu zuen Collins-en hiztegiak 2017ko hedatuen bezala onartutako ingelesezko hitz berrien artean (eta Oxford-en hiztegiak, berriz, “egiaostea” aukeratu zuen 2016an).

Halere, zer dira Fake News-ak?:  funtsean kontrastatu gabeko  berriak.

Jakina, orain arteko gizarteetan informazio helarazteko era simetrikoan, ahoz ahokoa izaten zen modu erabiliena eta eraginkorrena. Orain, berriz, internet dela medio, buruz buruko informazioaren elkar-trukea ematen da sarean. Beraz, orduko zurrumurru, bolo-bolo edota esamesak, ahoz eman beharrean, zuzenean edo telefonoaren bidez, sarean, hedatzen dira egun (facebook, you tube, instagram, twiter, whats-app…, eta gisakoen bidez).

Eta horrek horrela funtzionatu ohi du, zeren eta gaindituta dauden garai industrialei zegokien informazioa helarazteko era asimetrikoak, hedabide klasikoak, alegia telebista, egunkariak, berri-agentziak edota, neurri txikiagoan, irratiak… dagoeneko ez dira fidagarriak izaten. Honekin esan nahi dut gaurkotasun  handiko hitza eta gaia direla, Fake News-ak nahiz eta atzo goizekoak ez izan. Horixe aztertu nahi izan dut nik liburutxo honetan.

10,00 €