argia

Musutruk

ARGIA
jendearentzat musutruk

Artium Museorako sarrera

Artium Vitoria-Gasteizen erdian kokaturik dago, Erdi Aroko hirigunearen eta ekonomikoki eta sozialki dinamikoen diren guneen ondoan.

Museoak, gainera, kultura-ardatz bat osatzen du Montehermoso Kulturunearekin eta Hirigune Historikoan kokaturik dauden gainerako museoekin batera (Karta Museoa, Arkeologia Museoa, Natur Zientzien Museoa).

Museoak espazio trapezoidala betetzen du, ia angeluzuzena, Frantzia, La Paloma, La Esperanza eta Prudencio María Verástegui kaleek mugaturik.

Toki horretan José Luis Catón arkitektoak erabilera publikoko espazio zabal bat sortzea erabaki zuen, XVIII. Mendean Plaza Berriarekin eta Probintziako Plazarekin gertatu zen bezala biztanleria sarria zuen inguru batean gizartearen eta hirigintzaren lasaialdirako izan zedin.

Bestalde, eremu publiko zabal honek Bildumako lan funtsezkoenetako batzuk erakusteko aukera ematen dio Artiumi. Paseoan dabilenak, XX. mendeko hiru artista handienetakoen eskultura bana aurkituko ditu, etengabeko elkarrizketan: Finkl Octagon (Richard Serra, 1991), Mirador mirando (Jorge Oteiza, 1958) eta Elogio de la Arquitectura XIV (Eduardo Chillida, 1994). Plazan daude, gainera, Vicente Larrearen lan bikain bat (Broca kenkenes, 1976) eta Miquel Navarroren eskultura erraldoi bat (La mirada, 2001) ere.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.