argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Enpresa Kultura Berria, Troiako Zaldi zaharra

Sidenor Azkoitiak jaso du Adegi patronalaren azken Enpresa Kultura Berria saria, Gipuzkoako enpresarioburuen arabera, hainbat balio gauzatzeagatik eguneroko jardueran: errespetua, konfiantza, elkar-lana, giza harreman etikoak eta gardenak, kudeaketa partekatua... Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da "Dokumentuak" honetan Xabier Martin kazetariak argi uzten duen moduan.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza:Euskara
  • Edizio urtea: 2019

OHARRA: Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.