argia

Gizarte gaiak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Faxismo eta autoritarismoen berpiztea

Indar faxista eta autoritarioen gorakadaren aurrean ezinbestekoa da faxismoa zer den eztabaidatu eta hausnartzea, bere sakonean ezkutatzen diren alderik ilunenak argitara ekarri eta horrela, faxismo zaharrek eta berriek partekatzen dutena ikusi ahal izateko. Monografiko honetan gaia jorratzen dugu, Euskal Herriko kasua eta eraiki behar diren erantzunak barne.

Ezaugarriak:

  • Hizkuntza:Euskara
  • Edizio urtea: 2019

OHARRA: Bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu hartzaileak eta produktua jasotzeko unean ordainduko ditu.

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.