argia

Mahai-Jolasak

Xapoketan karta-jokoa

Euskal Herriko animaliak eta ekosistema nagusiak oinarritzat dituen karta-jokoa.

Euskal Herrian azaltzen diren 7 ekosistema nagusiz egongo da osatua. Ekosistema bakoitzaren barruan 6 animalia espezie egongo dira, bakoitza animalia talde bati dagokiona: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, anfibioak eta narrastiak (alegia, ornodunak), eta ornogabeak.

Karta-jokoak ezagutza, memoria, azkartasuna eta arreta lantzeko zailtasun ezberdineko lau jolas ditu, etxean edo lagun artean ez ezik, eskolan jolasteko moduan ere egongo dira diseinatuak.

Espezie bakoitzaren izena euskara batuan eta izen zientifikoan emango da.

Oharra:

Jolasa urriaren 14tik aurrera banatuko da eta egun horretatik aurrera egongo da eskuragarri ARGIAren egoitzan ere.

Informazio gehiago:

"Jolastuz ikasiko ditugu Euskal Herriko ekosistemak eta animaliak" ARGIAko artikulua

 

 

15,00 €