argia

Laminak eta mapak

Euskal Herriko animalien posterra

Xapoketan karta-jokoa oinarri hartuta, Euskal Herriko animaliak ezagutzeko posterra duzu honakoa, zazpi ekosistematan (Euskal Herriko zazpi txokotan) eta sei animalia-taldetan banatuta. Basoa, goi larrea, hareatza eta padura, itsasoa eta itsaslabarra, landa eremua, basamortua, eta satrakadi mediterraneoan aurki ditzakezun arrainak, anfibioak, ugaztunak, hegaztiak, narrastiak eta ornogabeak ongi sailkatuta ageri dira posterrean, gure inguruan ditugun animaliak lehen kolpean behar bezala kokatzeko.

Ezagutu Euskal Herriko espezieak, Iñaki Sanz-Azkue biologoak hautaturiko eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak irudi bihurtutako animalien bidez.

Neurriak: 50 cm X 70 cm

6,00 €