argia

Argitalpenak

Aktualitatearen Gakoak 2020

Batzuen ustez COVID-19-aren larrialdi global honetatik zerbait ikasiko dugu. Beste batzuen ustez, lehen baino are okerrago aterako gara. ARGIA egiten dugunok ez dugu edalontzia erdi beteta edo erdi hutsik ote dagoen eztabaidatzera mugatu nahi. Guk bete egin nahi dugu edalontzia: herritarrak izan daitezela aktore nagusiak krisi sistemiko honek eskatzen dituen lehentasun berriak zehazten direnean, eta ez elite ekonomikoak, hauek bultzatu baitute desastre honetara ekarri gaituen logika ekonomiko, politiko, sozial eta kulturala.

Ahalegin handiak egingo dituzte hemendik aurrera ere, bidea gorpuz beterik uzten ari den zentzugabekeriak aurrera jarrai dezan. Eta ahalegin horien artean, ez dira gutxi izango informazioaren mundura bideratuak. Hedabideen sektorea negozio-eredu aldaketan murgilduta dago eta, desagertzea saihesteko, medio asko kapital handien eskuetan erortzen ari dira. Korporazioen atzaparretatik ihes egiten duten hedabideak geroz eta gutxiago dira; eta are urriagoak dira Argia bezala langileen eskuetan daudenak.

Geure buruaren jabe izateak ematen digun askatasunaren fruitua da abuztu honetan kaleratu dugun argitalpen hau ere. Espero dugu interesgarriak irudituko zaizkizun kontuak jaso izana. Hala balitz, zure arreta deitu duten edukiak ingurukoen artean zabaltzea ere eskertuko genizuke, zenbat eta jende gehiagok informazio burujabea jaso, orduan eta prestatuago egongo baikara aurrerantzean izango ditugun erronkei aurre egiteko.

5,00 €