argia

Argitalpenak

ARGIAko egutegia 2021

Etxe, eskola eta elkarteetako hormak edukiz janzteko egutegia duzu ARGIArena. 2021a urteurren borobil ugarirekin dator: 500 urte Noaingo batailak, 150 urte Parisko Komunak, 100 urte Sobietar Batasunak  emakumearen egun izendatu zuela, 25 urte Itoiz urtegiko kableak moztu zituztela edo Hondarribiko alardean emakumeak lehen aldiz atera zirela, 20 urte Al Qaedak AEBetako Dorre Bikien aurkako atentatuarekin  mundua aho bete hortz utzi zuela.

Egunero efemeride bat, urte osoan zehar, burujabeak garenez, historia guk ere idatz dezagun.

Aurreko aldean egunerokoan behar dugun informazioa: eguna argi eta garbi adierazteaz gain, euskal izendegia, itsasaldiak eta eguzkia noiz irten eta sartzen den.

  • 4 azal aukeran: Itoizko kableen mozketa, emakumeak Alardean lehen aldiz, Parisko Komuna eta Noaingo bataila.

  • Neurria: 7,5 zm X 11,5 zm.

10,00 €