argia

Jantziak

"Lurra herriari deika" kamiseta organikoa

Euskal Herriko agroekologia mugimenduak eta ARGIAk elkarlanean ateratako kamiseta organikoa da.

Jatea da egunean hirutan egiten dugun iraultza: jaten dugunaren arabera herri eredu bat bultzatzen ari gara. Eta plazerretik! Osasuntsu jatea herritarron eskubidea da eta bere janariaren jabe den herria libreago da. Horregatik defendatu zuten herritarrek koronabirusaren itxialdian baratzera joateko eskubidea, baserritarrei zuzenean edo azoketan edo denda txikietan erosteko eskubidea, elikadura burujabetzarako eskubidea.

Larrialdi klimatikoa dela, lurra zementuzko azpiegiturez josten dutela, agroindustriak-kimikek-farmazeutikek kutsatzen dutela... garrasika ari zaigu LURRA HERRIARI DEIKA!

%100 kotoi organikoz egindako kamiseta hau erosita, bi euroko ekarpena egingo diozu Euskal Herriko agroekologia mugimenduari, eta beste 2 eurokoa ARGIA komunikazio proiektu independenteari.

Erosterakoan adierazi kolorea, neurria eta forma

- Hiru kolore aukeran: berdea, grisa eta arrosa.

- Kamiseta estuak nahiko handiak dira, dudarik izatekotan, ohiko taila baino bat txikiagoa hartzea gomendatzen da. Kamiseta zabalak, ohiko neurria dute. Tailak:  S, M, L, XL, XXL.

- Estua (gerriaren forma duena) eta zabala (goitik behera zuzena dena) aukeratu.

Aukerak
19,50 €