Francesco TONUCCIren liburua Txatxilipurdi euskara eta aisialdi elkarteak argitaratu du, Irrien Lagunak, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarien laguntzaz.
Lorea Agirrek euskarazko edizioari eginiko sarreran hala dio:
“Kotxeak edonon daudelarik,espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik joateko autonomia berreskura dezaten, kalea elkartrukerako izan dadin…
Euskarara ekarri dugu Francesco TONUCCI, komunitatearen biziberritzeak eta bestelako komunitate baten aldarriak hizkuntza berreskurapenarekin topo egiten duelakoan.

Francesco Tonucci psikologia ikerlaria da, marrazkilaria FRATO ezizenez izenpetzen duena, pentsalaria, eta, ezagun egin da batez ere, 1991. urtean bere jaioterrian, Fano herrian (Italia) Udalarekin batera “Haurren hiria” egitasmoa martxan jarri zuenetik. Harrez gero, Italiako ehun herritan jarri zen martxan egitasmoa eta ekarpen handiak egin ditu Argentinan, Mexikon, Kolonbian, Perun, Katalunian eta abarren.

Oharra:

  • Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua