argia

Mahai-Jolasak

Pareko

Txatxilipurdi elkarteak  mahai jolas berria argitaratu du: Pareko! 6 urtetik gorako jokalarientzat eta 3-8 lagunen artean jokatzeko mahai jolas dibertigarri eta sortzailea da Pareko. Hizkuntza eta marrazkia lantzeko oso aproposa.

 6 urtetik aurrera eta hiru maila

Marrazkietan eta hizkuntzan oinarritzen da Pareko eta 6 urtetik aurrerako jokalarientzat sortu dugu. Jolasteko, irakurtzen jakitea  beharrezkoa da, baina erabili ditugun esaldiak oso sinpleak direnez ikasten dabiltzan txikienek ere jolasteko modukoa dela uste dugu, beti ere beraien ezaugarrietara moldatuta. Hiru jolas maila ezberdindu ditugu, eta  jokalari talde bakoitzak erabaki beharko du zein mailatan jolastuko duen.

Bideo honetan ikus daiteke nola jolastu:

Jolasteko bi rol daude: marrazkilaria eta zuzendaria. Zuzendariak, irudian ikusten duena deskribatuko du, hitzez. Marrazkilariak paperean marrazkia egingo du, entzuten dituen deskribapenei jarraituz.

15,00 €