argia

Historia

Gerrako Garrak Oñatin + Gerrako Garrak DVDa

Oharra: Gerrako Garrak Oñatin liburua eta Gerrako Garrak DVDa, biak batera daude salgai.

36ko gerran eta gerra ostean, Oñatin gertatutakoak jasotzen ditu liburuak, 10 kapitulu hauetan: Atarikoa, Bigarren Errepublika Garaiko Oñati, Gerraren Hasiera eta bilakaera, Oñatiarrak borrokan lerroan, Oñatitik ihesi, Errepresioaren aurpegiak, Gerra ostea, Kausak, Beste batzuk, eta Bibliografia.

Gogoratu Guran taldearen ekimenez egin eta argitaratu da liburua. Honako hauek dira egileak: Nekane Arrazola, Beatriz Gomendio, Idoia Etxeberria, Jerardo Elortza, eta Juan Ramon Garai.

Ezaugarriak: 372 orrialde. Bertan jasotzen dira 300 argazki eta dokumentu.

Gerrako Garrak dokumentalak, berriz, hiru gertaera hauek jasotzen ditu: Ormaiztegiko zubipean Antonio Galdos, Guillermo Martinez eta beste gazte bat fusilatu zutenekoa, Balentin Arkauzen erailketa Oñatiko Udalean eta Oñatiko hamar emakumeei ilea moztu eta manifestazioetara joatea behartu zietenekoa.
Kepa Aranburuk egin ditu zuzendari lanak, argazki zuzendari lanak, kameralari lanak eta muntaia; eta, Aitor Perosterena atrezzoaz arduratu da. Dokumentala zuzentzen eta gainbegiratzen Gogoratu Guran Taldekoak ibili dira.  

Oharra:

  • Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua
25,00 €