argia

Haurrak

Kimutx

Oharra:

  • Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua

 

KIMUTX, Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

0-12 urteko haurrentzat zuzendutako liburua + CDa.

Asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaiean, jostagarrian eta maitakorrean batean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz. Horretarako, kantuan oinarrituko gara, batez ere, honek duen balioa eta ematen dituen onurengatik. Hala ere, helburua lortzeko hiru baliabide erabiliko dira; musika, doinu eta erritmo egokietan; hizkuntza, bai bertsoetan, bai ipuinetan islaturik; eta irudiak. Haurrak munduari zabalik dauden pertsonak dira, eta beraien baitan daude gaitasun eta erantzun guztiak. Maitasunez beraien jardun askean oinarrituz esperientziak eskaintzen dizkion giro eta inguruneak sortuz, umearen erritmoa errespetatuz eta haurraren behar eta interesetatik abiatuta, ingurua ezagutzen lagunduko dion giroa sortzea da Kimutxen oinarrizko helburuetako bat.

Ezaugarriak:
– 0-12 urteko umeentzako zuzendua.
– Ipuinez osatutako 62 orri, koloretan.
– Moztu eta margotzeko zazpi orri, marrazkiz beteak.
– 11 kantuz osatutako CDa.

18,00 €