Sendabelar baratzea

14,00

Sendatzeko baratzea lantzeko proposamena egiten dizugu liburu biribil honekin. Izan ere, geure beharretara egokitzen diren sendabelarrak landuz gero, osasuntsu egoteko behar ditugun erremedioak presta ditzakegu.

Carl von Linneo naturalistaren lore erlojuari begira jarrita, borobila egitea eta urtaroka antolatzea otu zaigu, hilabete bakoitzeko sendabelar bati leku eginez. Hori bai, lekuaren arabera eta klimaren arabera sendabelar hauek ez dira erlojuaren hurrenkeran helduko, halako perfekziorik ez diogu eskatuko. Sendabelar baratzea lur sail batean zein etxeko lorontzian egin daiteke.

Hasberrientzat zaintzen lan handirik emango ez diguten hamabi sendabelarren baliabide terapeutiko, kosmetiko eta gastronomikoak ekarri ditugu orri hauetara. Aldatuz joan dadila sendabelarren zure baratzea, ingurunera eta etxekoen behar eta gustuetara egokituta!

Deskribapena

Egilea: Garbiñe Larrea Iturralde
Argitaratze data: 2022ko azaroa
Orrialde kopurua: 40 orrialde
Neurriak: 22cm (diametroa)

SOLASALDIAK ETA TAILERRAK
Sendabelarren inguruan hitzaldia edo
tailer praktikoa antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: bizibaratzea@bizibaratzea.eus

 

Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, 1976)

            • Sendabelarrek Dakitena (2021, ARGIA)
            • Sendabelar baratzea (2022, ARGIA)

 

“Sendabelarrek espazioa merezi dute” Sendabelar baratzea aurkezpenaren kronika (2022/11/26)

www.bizibaratzea.eus

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!