argia

Hitza jolas

ARGIA
jendearentzat musutruk

Arpa jotzen Kike Amonarrizen txiste liburu zaharra

ARGIAk 1983an argitaratutako Kike Amonarrizen txiste bilduma.

Hara sarrera hitzek zenbat dioten:

"1981eko udazkenean ARGIA krisi larri batean murgildurik zegoen. Astekaria plazaratu ezinik lau hilabete generaman, eta azken ahalegina prestatzen ari ginela -ongi atera zen, zenbaitek uste zuenaren kontra- Kike azaldu zitzaigun bere alearekin: umore orrialde bat behar geniola erantsi gure astekariari. Handik sortu zen "Jo... adarra!" orria, eta txiste horietatik ARPA JOTZEN liburua. Baita "Txisteka-Misteka" kasete sorta ere, oraindik herrietan txiste-kontalari dabiltzanak ezagutarazi zituena.

ARGIAk bere 75. urteurrena ospatzearekin plazaratzen dugu argitalpen berria, lehenengoa bezala gaur Pirinioetako Aspe bailaran bizi den Iñigo Aiestaran "Zut" marrazkilariak aberastuta, Joxemi Zumalabe zenaren azal berarekin".

Ezaugarriak: 125 orri. 13,5zm X 20zm.

Oharrak

Eskaera egiterakoan "Oharrak" atalean azaldu beharko duzu nola eskuratu nahi duzun aukeratu duzun produktua:

A/ ARGIAra bila etorriko zara ( ordutegia: 08:00-14:00, Industrialdea 15, Lasarte-Oria, Gipuzkoa)

B/ Mezulariaren bitartez jasoko duzu eta eskura ordainduko diozu bidalketa gastua.

* Idatzi zure  telefono zenbakia eta mezularia zurekin harremanetan jarriko litzateke eguna eta ordua zehazteko.

Ordaindu beharreko kopurua: (5 kilo arteko eskaera)

  • 20 km-ko ingurunea: 5,00 €
  • Gipuzkoa: 7,00 €
  • Bizkaia eta  Araba: 8,00 €
  • Nafarroa: 9,12 €
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: 10,12 €

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.