argia

Ikus-entzunezkoak

ARGIA
jendearentzat musutruk

Txisteka Misteka 3

1987an, Kike Amonarrizek eta Joxe Ramon Galarragak jendaurrean euskarazko txisteak kontatu eta grabatu zituzten. Guztira, lau kasete argitaratu zituzten. Hau hirugarren kasetea da, oraindik ere zintei bueltaka dabiltzanentzat goxoki hutsa.

Hemen entzun ditzakezu Txisteka Mistekaren grabazioak.

Oharrak

Eskaera egiterakoan "Oharrak" atalean azaldu beharko duzu nola eskuratu nahi duzun aukeratu duzun produktua:

A/ ARGIAra bila etorriko zara ( ordutegia: 08:00-14:00, Industrialdea 15, Lasarte-Oria, Gipuzkoa)

B/ Mezulariaren bitartez jasoko duzu eta eskura ordainduko diozu bidalketa gastua.

* Idatzi zure  telefono zenbakia eta mezularia zurekin harremanetan jarriko litzateke eguna eta ordua zehazteko.

Ordaindu beharreko kopurua: (5 kilo arteko eskaera)

  • 20 km-ko ingurunea: 5,00 €
  • Gipuzkoa: 7,00 €
  • Bizkaia eta  Araba: 8,00 €
  • Nafarroa: 9,12 €
  • Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa: 10,12 €

ARGIA Jendearentzat musu-truk emandako gaia. Gure errepublikan eman eta hartuz, denok ongi bizi gaitezen elkar zaintzen dugu.

Konfiantzan oinarritzen da Gure errepublika. Ez diogu ARGIA Jendeak gure buruari zenbakirik jarriko (gakorik, harpidetza zenbakirik), ez elkarri eman nahi dizkiogun gauza hauei giltzarraporik. Aske bizi nahi dugu. Hortik aurrera, ARGIA Jendeari eskuzabaltasunez eta bihotz zabalik ematen dionari tranpa egin nahi diona, hor konpon bere kontzientziarekin.

Gai hau eskuratu nahi baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, oraintxe duzu aukera. Badakizu dagoeneko ARGIA Jendea egiteko diru ahalmena ez dela baldintza: bakoitzak nahi duena hartzen du ARGIAtik eta bakoitzak egoki ikusten duen eta ahal duen ekarpen ekonomikoa egiten du.