argia

Argitalpenak

Illimani

  Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak. Tawantinsuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Bertako errealitatea islatzen duten Txomin Txuekaren argazki ikusgarriei eman die hitza Amets Arzallusek liburu honetan. Erronka Evo harrapatzea zen. Eta elkarrizketa hura egin arte ez zuen argazkirik atera Txuekak. "Iparra galdu gabe", errepikatzen zion Arzallusi bidaia osoan. Indigenen mugimendua boterera nola iritsi zen azaltzea zen euren lana. Eta 15 egunetan lortu zuten.

Illimani liburua da Boliviako aldaketa egoera hau biltzen duen dokumentua. Han jasotakoa idazkera eta argazki beroetan hurbildu digute, pertsonen begietan jarriz begia, pertsonen larrutik kontatuz bizitza, pertsonen ikuspegitik azalduz errealitatea.
 

Testuak gainera, gaztelerara, frantsesera eta ingelesera itzulita daude.

Ezaugarriak:

80 orrialde.

Txomin Txuekaren 39 argazki zuri-beltzean.

Amets Arzallusen testuak.

Neurriak: 210 x 300 mm

Oharra:

  • Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua
15,00 €