argia

Ingurumena

BIZI BARATZEA, garaian garaikoa garaiz

Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. ARGIAko orrialdeetan astero-astero dibulgazio lana egiten 20 urte daramatza honetan, usurbildarrak baratzezaintzari buruzko jakintza bildu du "BIZI BARATZEA" liburuan.

Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da BIZI BARATZEA. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Oharra:

  • Eskaera egin eta bi asteko epean jasoko da liburua
23,00 €