ARGIAren egutegia 2022

10,00

OHARRA: Egutegiaren eskaerak irailaren 20tik aurrera zerbitzatuko ditugu. Inprenta lanetan dihardugu. Erosketa honekin batera ARGIA Azokako beste artikuluren bat eskatu baldin baduzu ere irailaren 20tik aurrera zerbitzatuko dugu. Argibide gehiagorako idatzi azoka@argia.eus helbidera edo deitu 943 37 15 45 telefono zenbakira. Eskerrik asko.

Era guztietako gertaerak topatuko dituzu 365 orriotan egunez egun. Asko hedabide handienek beren errepaso historikoetatik kanpo uzten dituztenak dira –“Iragana kontrolatzen duenak kontrolatzen du orainaldia, eta orainaldia kontrolatzen duenak kontrolatuko du etorkizuna”, idatzi zuen George Orwellek–. Injustizia isilaraziak eta horien aurkako altxamenduak, langile borroka azpimarragarriak, ekintzaile sozialen ekimen anitzak edo Euskal Herriko panorama politikoa astindu zuten albisteak. Iraganareriko lotura gal ez dezagun eta burujabeak garenez, gure historia geuk idatz dezagun.

Aurreko aldean egunerokoan behar dugun informazioa: eguna argi eta garbi adierazteaz gain, euskal izendegia, itsasaldiak eta eguzkia noiz irten eta sartzen den

Kategoria

Deskribapena

Atzealdeetako edukien egilea: Xabier Burgaña Mazkiaran
Egutegiaren koordinazioa: Lander Arbelaitz Mitxelena
Diseinua: ANTZA Komunikazio Grafikoa
Neurriak: 7,5 zm x 11,5 zm.

Menua
Shopping cart
There are no products in the cart!