Deskribapena
Ondorengoak 2023ak dakarzkigun efemerideetako batzuk besterik ez dira. Aurten 50 urte beteko dituzte gertakari hauek: Allenderen aurkako estatu kolpea Txilen, gasolinaren prezioa laukoiztu zuten ekoizle arabiarrek, AEBetako azken soldaduek Vietnamdik alde egin zuten, Donostiako Kresala elkartean lehergailua jarri zuen eskuin muturrak, IRAko hiru presok espetxetik ihes egin zuten helikopteroz, Espainiako Poliziak ETAko Eustakio Mendizabal Txikia hil zuen Algortan eta ETAk Carrero Blanco frankista airean bota zuen Madrilen. Gauzak zer diren, handik astebetera hiru astronauta amerikarrek espazioan greba egin zuten –historiako lehena eta azkena, oraingoz–, beren lan-baldintzen alde.
Egun bakoitzeko gehiago ARGIAren efemerideen kanalean eskuragarri dauzkazu.