Bizi Baratzea Orria 4: 2025eko Negua

7,00

Intsektuen hibernazioa posterra: intsektuek hibernatzeko dituzten modu anitzak xeheki azaldu dizkigu Iñaki Mezquita adituak eta ikusi hutsean ulertzeko moduan islatu ditu Ione Larrañaga ilustratzaileak. Benetan egokia ikastetxeko horman zintzilikatzeko.

Zer egin neguan? Baratzean (Jakoba Errekondo), basoan (Markel Arriolabengoa), haziekin (Kelo Arribas) eta sendabelarrekin (Garbiñe Larrea)

Altxor beltza zaintzen duten langileak: Euskal Herrian oraindik bada txondorra egiten duen ikazkinik, eta ofizio hori ekarri digu Estitxu Eizagirrek: aurten Berriatuan (Bizkaia) txondorra egin dute Txondor plaza antzezlanaren harira, eta euren esperientzia kontatu dute Txetxu Collado antzerkigileak eta Joseba Goienola alkateak. Eltzaburun (Nafarroa) ere izan da kazetaria, urtero oporrak hartzean bi txondor egiten dituen Karlos Agirrerekin. Txondorra egiteko urratsak eta beste hainbat xehetasun azaldu dituzte denen artean.

HoBBea, Euskal Herriko ogi ekologikoaren izena: Miren Osak aurkeztu digu erreportajean. Nafarroako hegoaldeko Hazialdeko elkarteak bermatzen du modu agroekologikoan landutako zereala, Iparraldeko Biharko Lurraren Elkarteak ere hazi herrikoien berreskurapenean parte hartzen du, eta laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteko okinek zereal hori errotan ehotu eta ekologikoan ogia egiten dute. Egunero jaten dugun ogia nongo irinekin egina ote den pentsatzera garamatza HoBBea proiektuak.

Saguzarra: Ugaztun hegalari honek ezaugarri bitxi pila dituela ikasiko dugu, besteak beste, geolokalizazio sistema, nekatu gabe hankaz gora zintzilik luzaro irauteko tendoi bat oinean, egunean 1.000 intsektu jateko apetitua… eta negua lozorroan emateko ohitura. Haien loa errespetatzea hil ala bizikoa da Euskal Herrian ditugun 27 saguzar espezieentzat. (Estitxu Eizagirre)

Erosketa Saskia0
Saskia hutsik dago!
Jarraitu erosten
0